Hasiera

Howdy 2012ko hasieran Donostian sorturiko talde bat da. Gaur egun, formakuntza ireki bat mantentzen dute, non artista ezberdinek parte hartu eta kolaboratzen duten folk eta roots musikaren inguruko ikerketan, taldearen helburu nagusiarekin alegia.

Howdy Intxaurrondo K.E.an

Beren bertsio errepertorioa folk, country, bluegrass… genero musikaletatik pasatzen da Bill Monroe, Doc Watson edo Johnny Cash klasikoetatik Old Crow Medicine Show edo The Tillers bezalako talde modernoetara iristen.

Ikusleak ondo pasatzeko modu bezala ulertzen dute musika, sentimendu hau abesti eta ikuskizun bakoitzean transmititzen saiatzen direlarik. Mota askotariko lokaletan jo dute Gipuzkoako kapitalean eta inguruan, hala nola, Doka Kafe Antzokia, Le Bukowsky, Intxaurrondo Kultur Elkartea, Dabadaba, etc… Baita beste lokalidade eta probintzietan ere. Halaber, aktiboki hartu du parte zenbait festibaletan, hala nola, Jazzaldia, Donostia Aste Nagusia, Rustyc Music Fest, Nofugrass, Usopop, Irunrock, Musikagela Weekend, Basque Beer Fest, Gastropote, Basque Market, etc…

 

Howdyko taldekideak

Gaur egun taldeko Howdyko talde egitura 6 pertsonaz dago osaturik. Urteetan zehar Howdy eboluzionatzen joan da, bai talde bezela bai musikalki, eta ondorioz honen taldekideak aldatzen joan dira taldearen helburu musikalaren arabera. Howdyko gaur egungo egitura hurrengoa da:

Gorka Arranz
Mandolina
Ion Anton Zapiain
Gitarra
Julen Maestro
Trikitixa
Jon Arzelus
Kontrabaxua
Urbil Artola
Dobroa
Jose Mari Pulido
Banjoa